Publicidad:
Terra
La Coctelera

Hirugarren final-laurdena: Zornotza

Hirugarren final-laurdena jokatuta, Jon Martinek lortu du finalaurrekoetara pasatzeko txartela.

-----------------------------------------------------

Zornotzako saioa:

Jon Martin 712,5
Xabier Paia 690
Iratxe Ibarra 669,5
Miren Artetxe 659
Oihane Enbeita 635
Oihane Perea 613,5

-----------------------------------------------------

Sailkapen nagusia:

Jon Martin 712,5
Etxahun Lekue 706
*Ekaitz Goikoetxea 703
*Xabier Paia 690
Amaia Agirre 688,5
*Iñaki Gurrutxaga 672
*Iker Zubeldia 672
*Iratxe Ibarra 669,5
*Xabier Silveira 668,5
*Miren Artetxe 659
Bixente Gorostidi 664,0
Estitxu Eizagirre 651,5
Iñigo Izagirre 643,5
Asier Otamendi 641,5
Oihane Enbeita 635
Igor Muniategi 622,5
Jose Juan Zubieta“Etxabe” 619,5
Oihane Perea 613,5

Oharra: Beltzez daudenak zuzenean pasatzen dira finalaurrekoetara, eta Bixente Gorostidiren gainetik daudenak ere bai (aipatutako hori ez), momentuz.

-----------------------------------------------------

Nor da Jon Martin Etxebeste?

24 urte betetzen dituen egunean estreinatuko da Txapelketa Nagusian kazetari gaztea. Azken Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izandakoak, aurrerako urratsak eman nahi ditu. Urtea bidaiatzen eta ohiko eta ezohiko bertso eskolatan entrenatzen pasa ondoren, belaunaldi berriak egin dezakeenaren adibide izan nahi du.

Bigarren final-laurdena: Idiazabal

Idiazabalgo bigarren final laurdena jokatuta, Etxahun Lekuek lortu du finalerdietarako zuzeneko txartela.

------------------------------------------------------

Idiazabalgo saioa:

Etxahun Lekue 706
Ekaitz Goikoetxea 703
Iñaki Gurrutxaga 672
Iker Zubeldia 672
Iñigo Izagirre 643,5
Asier Otamendi 641,5

------------------------------------------------------

Momentuz, honela dago sailkapen orokorra:

Etxahun Lekue 706
*Ekaitz Goikoetxea 703
Amaia Agirre 688,5
*Iñaki Gurrutxaga 672
*Iker Zubeldia 672
*Xabier Silveira 668,5
*Bixente Gorostidi 664,0
*Estitxu Eizagirre 651,5
*Iñigo Izagirre 643,5
Asier Otamendi 641,5
Igor Muniategi 622,5
Jose Juan Zubieta“Etxabe” 619,5

Izan kontu: beltzez daudenak zuzenean pasatzen dira, eta Asier Otamenditik gora daudenek aukerak dituzte sailkatzeko (aipatutakoak ez).

------------------------------------------------------

Nor da Etxahun Lekue Etxebarria?

25 urte ditu Musika Hezkuntza ikasi zuen larrabetzuarrak. Irakasle lanetan dabil bertsolaritza erakusten eta lehenengo Txapelketa Nagusia izango du aurtengoa. Ilusioz dator gauza politen bat egin nahian. Bizkaiko Txapelketako azken bi edizioetako finalista.

------------------------------------------------------

Irakurri Berriako artikulua.

Final-laurdenetako lana eta finalerako bidea

Final-laurdenetan egin beharreko lana:

Binaka, gaia emanda, 8ko Handian, 3na bertso.
Binaka, gaia emanda, 8ko Txikian, 4na bertso.
Bakarka, lehen puntua emanda, 3 bertso 8ko Txikian.
Binaka, gaia emanda, 10eko Txikian, 3na bertso.
Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, 3 bertso nahi den doinu eta neurrian.

-----------------------------------------------------

Finalerako bidea:

Lehenengo final-laurdena: Lekunberri

Atzo Lekunberrin jokatutako lehenengo final-laurdeneko puntuazioaren arabera, Amaia Agirre pasatuko da finalerdietara zuzenean.

Besteek zain geratu beharko dute.

----------------------------------

Lekunberriko saioa

Amaia Agirre 688,5
Xabier Silveira 668,5
Bixente Gorostidi 664,0
Estitxu Eizagirre 651,5
Igor Muniategi 622,5
Jose Juan Zubieta“Etxabe” 619,5

----------------------------------

Nor da Amaia Agirre Arrastoa?

28 urte ditu Billabonakoak. Euskal Filologian lizentziatua da. Azken Gipuzkoako Txapelketako finalista. Bertso eskoletako hainbat herritako irakaslea urtez urte. Ilusio eta motibazioaren araberako prestaketarekin dator. Txapelketako finalaren leku aldaketa txapeldun berria ekar lezakeela uste du. Bere bigarren Txapelketa Nagusia izango du.